miércoles, 4 de noviembre de 2009

Prometeus bideoa

Bideo hau, azken urte hauetan gertatu den aldaketari buruz doa. Hau da hobeto esanda, aldaketa teknologikoari buruzko gaia jorratzen du.Aurreko garaietan ezagutzen genuen "mass media" hau guztiz digitalizatu egin da eta honek izugarrizko aldaketa teknologikoaren iraultza ekarri du.Laster papera eta boligrafoa alde batera utzi eta dena ordenagailuen bitartez burutuko dugu.

Urte gutxitan, gure gizarteak aldaketa nabarmena jaso du. Guztia oso azkar mugitzen doa eta egunetik egunera gauza berriak asmatzen dituzte. Hori dela eta, alde batetik garrantzitsua iruditzen zait, horrelako aldaketetan eguneratuak izatea baina beste alde batetik aspergarria ere iruditzen zait.Ni sekula ez naizelako izan horrelako gauzetan trebea. Baita, gauza asko soberan daudela iuditzen zaidalako ere.

Nire ustez, guzti honek alde batetik bere abantaila positiboa du.Izan ere, teknologian aurrerapauso asko eman dira eta asko lagundu du informazioa edota milaka gauza tratatzeko orduan. Baina beste alde batetik, gehiegizkoa ere iruditzen zait gaur egun ematen zaion erabilpena guzti honi.Ez baitakit guzti hau non eta batez ere nola amaituko duen.

Etorkizun batean irakasle izango naizen partetik, haurrei komenigarria dela iruditzen zait guzti hau azaltzea eta honen erabilgarritasunaz baliatzea. Izan ere, hemendik urte gutxira asko ere teknologia berriagoak egongo dira eta gure haurrak ezinbestekotzat izango dute guzti hauen erabilpena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario