martes, 10 de noviembre de 2009

Blog-aren erabilpena irakaskuntzan

Klaseak hasi zirenean eta entzun nuenean irakasgai honetan blog bat egin behar genuela, ez nekien hasiera batean zer zen ere. Ezta ideiarik ere.

Orain blog bat zer den badakit gutxi gorabehera eta honen erabilpenaz ere jabetu naiz, hau da zertarako balio duen, zer gauza egin nezakeen bertan... Hasiera batean ez zitzaidan ideia gustatzen, baina gauza berriak egiten ikasten joan naizen heinean, irakaskuntzan baliagarria suertatuko zaidalakoan nago.

Bertan hainbat gauza sartu eta ikusi daitezke. Baita zure lagunen informazioa ere ikusi eta kontsultatu daiteke. Hori dela eta, etorkizun batean irakasle izango naizen aldetik, interesgarria iruditzen zait bakoitzak bere blog propioa izatea. Horrela, zalantzaren bat edota informazioren bat ikusi nahi badut nire ikaskideen blog-etara jo dezaket eta bertako informazioaz baliatu.

Hau guztia esanda, Haur Hezkuntzako irakaslea izaten naizenean, seguruenetik blog-a sortu eta honek eskaintzen dituen baliabideetaz aterako dut etekina. Honekin zera esan nahi dut, zalantzaren bat izanez gero, besteen blog-etako informazioaz baliatuko naizela nire dudak argitzen joateko.

Bukatzeko,irakasgai honetan egiten ditugun gauzak, blog-aren inguruan, oso interesgarriak iruditzen zaizkit. Izan ere, egunen batean blog bat egiteko asmoa baldin badut, aurretiko kontzeptu batzuk barneratuta izango ditudalako eta mundu honetan ez naizelako galduta sentituko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario