lunes, 30 de noviembre de 2009

Konpetentzia digitalari buruzko iruzkiña.

Hasteko, youtube-ko bideoak esaten digu, teknologia berriek eta alfabetizazio digitalak, gaur egungo hezkuntzan aldaketa sakona bultzatuko dutela, nahiz eta, nire ustez, dagoeneko aldaketa hau martxan jarria dagoen. Bideoak, teknologiei buruzko ikuspegi baikorra adieraztu du, umeei lagunduko dielakoan.

Beste bideoan, Tiscar Lara izeneko emakumeak hiru kontzeptu aipatu ditu eta oso interesgarriak direla iruditu zaizkit. Kontsumitzen dugun sarean, aurkitzea, interpretatzea eta analizatzea beharrezkoak direla. Irakasle honentzat, ezinbestekoa da autonomia eta ikuspuntu kritiko bat izatea alfabetizazio digitala era baikorrean aurrera eramateko. Ni, honekin ados nago, izan ere, azken finean dena ez da gauzak burutzen jakitea, baizik eta gauzen aukeraketa egiten ere guztiz garrantzitua dela deritzot.

Bukatzeko, irakasle honek esaten duenarekin alde batetik ados nago baina beste alde batetik ez nago batere ados.Sare mundu honetara murgiltzeko mezua bidaltzen duelako.

martes, 10 de noviembre de 2009

Blog-aren erabilpena irakaskuntzan

Klaseak hasi zirenean eta entzun nuenean irakasgai honetan blog bat egin behar genuela, ez nekien hasiera batean zer zen ere. Ezta ideiarik ere.

Orain blog bat zer den badakit gutxi gorabehera eta honen erabilpenaz ere jabetu naiz, hau da zertarako balio duen, zer gauza egin nezakeen bertan... Hasiera batean ez zitzaidan ideia gustatzen, baina gauza berriak egiten ikasten joan naizen heinean, irakaskuntzan baliagarria suertatuko zaidalakoan nago.

Bertan hainbat gauza sartu eta ikusi daitezke. Baita zure lagunen informazioa ere ikusi eta kontsultatu daiteke. Hori dela eta, etorkizun batean irakasle izango naizen aldetik, interesgarria iruditzen zait bakoitzak bere blog propioa izatea. Horrela, zalantzaren bat edota informazioren bat ikusi nahi badut nire ikaskideen blog-etara jo dezaket eta bertako informazioaz baliatu.

Hau guztia esanda, Haur Hezkuntzako irakaslea izaten naizenean, seguruenetik blog-a sortu eta honek eskaintzen dituen baliabideetaz aterako dut etekina. Honekin zera esan nahi dut, zalantzaren bat izanez gero, besteen blog-etako informazioaz baliatuko naizela nire dudak argitzen joateko.

Bukatzeko,irakasgai honetan egiten ditugun gauzak, blog-aren inguruan, oso interesgarriak iruditzen zaizkit. Izan ere, egunen batean blog bat egiteko asmoa baldin badut, aurretiko kontzeptu batzuk barneratuta izango ditudalako eta mundu honetan ez naizelako galduta sentituko.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Testu birsartua

< id="fullpost">

• Feed (zer den ikusteko bideo hau ikusi)
Nola egiten da?: Sindikatu nahi duzun webgunearen feed kodea kopiatu eta gero: Personalizar/ Diseño/Elementos de la página/ Add a Page Element/ Feed.
• Creative commons baimena sartzeko: helbide honetara joan http://creativecommons.org/license/?lang=eu eta adierazten diren pausuak jarraitzen, nahi duzun baimenaren kodea kopiatu. Gero zure blogean joan diseinu pestainara, beheko barran finkoan “añadir un gadget” klik egin eta HTML/javascript aukeratu eta bertan kodea itsatsi. Gorde.
• Eposta helbidea sartzeko: Blogean, diseinuan, añadir un gadget, HTML/javascript aukeratu eta bertan kode hau itsatsi, gorria dagoen zatian zure posta idatziz
E-posta
• Testu birsartua (testua oso luzea denean leio batean sar daiteke mugitzeko barrarekin: “nueva entrada” eta html edizio pestainan eta hau sartu:
.




miércoles, 4 de noviembre de 2009

Prometeus bideoa

Bideo hau, azken urte hauetan gertatu den aldaketari buruz doa. Hau da hobeto esanda, aldaketa teknologikoari buruzko gaia jorratzen du.Aurreko garaietan ezagutzen genuen "mass media" hau guztiz digitalizatu egin da eta honek izugarrizko aldaketa teknologikoaren iraultza ekarri du.Laster papera eta boligrafoa alde batera utzi eta dena ordenagailuen bitartez burutuko dugu.

Urte gutxitan, gure gizarteak aldaketa nabarmena jaso du. Guztia oso azkar mugitzen doa eta egunetik egunera gauza berriak asmatzen dituzte. Hori dela eta, alde batetik garrantzitsua iruditzen zait, horrelako aldaketetan eguneratuak izatea baina beste alde batetik aspergarria ere iruditzen zait.Ni sekula ez naizelako izan horrelako gauzetan trebea. Baita, gauza asko soberan daudela iuditzen zaidalako ere.

Nire ustez, guzti honek alde batetik bere abantaila positiboa du.Izan ere, teknologian aurrerapauso asko eman dira eta asko lagundu du informazioa edota milaka gauza tratatzeko orduan. Baina beste alde batetik, gehiegizkoa ere iruditzen zait gaur egun ematen zaion erabilpena guzti honi.Ez baitakit guzti hau non eta batez ere nola amaituko duen.

Etorkizun batean irakasle izango naizen partetik, haurrei komenigarria dela iruditzen zait guzti hau azaltzea eta honen erabilgarritasunaz baliatzea. Izan ere, hemendik urte gutxira asko ere teknologia berriagoak egongo dira eta gure haurrak ezinbestekotzat izango dute guzti hauen erabilpena.

martes, 27 de octubre de 2009

Informazioaren gizartea (Iruzkina)

Bideoa egia esan asko kostatu zait ulertzea baina ulertu dudana behintzat azalduko dut.
Aintzina berezko joerari jaramon gehiago egiten zitzaion, gaur egun ordea, inguruak presio handiago sartzen digu eta inguruari gehiago begiratzen diogu, gure joerari jaramon egin beharrean.Informazioaren gizartean bizi garenez, jasotzen edota transmititzen dugun informazioa geroz eta arinago prozesattu behar dugu. Sistema ezengonkorra delako eta aldi berean aldaketa handiak ematen direlako.Guzti hau ikusirik esan daiteke, informazioaren aroan gaudela. Honek bere alde positiboa eta aldi berean negatiboa ere dakar.Esan dezaket, lehen lanpostu gehienak industri munduan murgiltzen zirela, gaur egun aldiz, gero eta gehiago informazioarekin daude erlazionaturik.
Informazioa, nire iritsiz, kontsumo ondasuna da eta baita ekonomiaren objektua
ere.
Bukatzeko, esan beharra dago, aro honetan informazio gehiegi daukagula eta honen ondorioz, informazioa aukeratzen, baloratzen, sailkatzen eta erabiltzen jakin behar dugula. Hau horrela jakin ezean, eten digitala gerta baitaiteke.

Informazioaren gizartea (Bideoa)

lunes, 26 de octubre de 2009

estekak sartzen

Egin klick bideoaren gainean eta bideoa ikusteko aukera izango duzu.