lunes, 19 de octubre de 2009

WEB 2.0 (IRUZKINA)

Web 2.0-ri buruzko bideoa ikusi ondoren argi eta garbi ikusten da garai bateko internetaren eta gaur egungo internetaren konparaketa egiten duela. Esan beharra daukat izugarrizko aldaketa nabarmena gertatu dela mundu honen inguruan.Bideoa ikusi eta gauza askorekin konturatu naiz, egia esan bideoa 3 aldiz gutxienez ikusi dut hobeto ulertzeko eta bertako ideiekin hobeto gelditzeko.

Bideoak eskainitako informazioa dela eta, sekula ez naiz honi buruz pentsatzen jarri eta egia esan bertan plazaratzen diren gauzekin erabat harriturik geratu naiz. Sekula ez nuke pentsatuko ( interneten aurkitu genezakeen informazioa bera) gu geuk beste batzuekin batera sortzen dugunik. Baina informazio osoa gu geuk ez dugu sortzen, beste zatia, beste web orrialde batzuek sortzen dute.Web 2.0 hau dela eta, alde batetik izugarrizko abantaila izan daiteke, izan ere, honi esker gure iritziak, argazkiak... eman eta aurkitu genezake(elkarren informazioa elkar lotzen dugu).

Baina beste alde batetik neure buruari galdetzen diot ea guzti hau noraino heldu behar den, izan ere, gaur egun, edozer gauza aurkitu genezake internet-en eta gauza batzuk izugarri nazkagarriak izaten dira.Laburbilduz, Web 2.0 honek pertsonak lotzen ditu eta hau abantaila izan daiteke, baina noraino lotuko gaitu? Guzti hau benetan ona al da?

No hay comentarios:

Publicar un comentario